__('Fondo Documental de la Memoria Histórica en Navarra')

Nafarroako Oroimen Historikoari Buruzko Dokumentazio Fondoa

Hizkuntzak: Castellano Euskera

PROIEKTUA

1936ko uztaileko Estatu kolpeak eta Francisco Franco diktadorea hil zen arte, Nafarroan jasandako errepresioaren eraginak ikertzeko, Nafarroako Legebiltzarrak "Nafarroako Oroimen Historikoari buruzko Fondo Dokumentala" osatzeko erabakia hartu zuen, 2009ko otsailaren 12an. Aipatu Fondoaren edukiak eta aspektu metodologikoak definitu bezain pronto, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Nafarroako Legebiltzarrak 2011eko azaroaren 30ean akordio bat sinatu zuten proiektu hau garatzeko. 2012. urteko bigarren erdialdetik 2013ko amaiera bitartean NUP eko ikerlari taldea, Estatu osoko agiritegi eta fondo dokumentaletan aurki daitezken erreferentziak jasotzen jardun da.

Nafarroako Oroimen Historikoari buruzko Fondo Dokumentalaren oinarrian dagoen proiektuakRecuperando Memoria Berreskurratzen izena du.

Fondo dokumental hau gestionatuko duen datu basearen, hau da, programa informatikoaren, egokitzapenean eman ditu hasierako hilabeteak, web orri honetan gizarte aurrean erakutsiko diren datuak antolatzeko ezinbestekoa izaten ari dena, hain zuen. Hori guztia egitearekin batera, gure proiektuarekin loturiko agiritegi eta fondo dokumentalak arakatzeari ekin zaio, bertan aurkitutako informazioa eta datuak aztertu, aukeratu, sailkatu eta prozesatuz. Hamarka mila dokumentu izan dira, ari dira eta izango dira, aztertuak; eta dokumentu hauetan aurkituriko datuak kontrastatu eta beraien artean loturak zehaztuko dira. Informazio egiaztatu guzti hau izanen da proiektuaren web orri honen bitartez gizarteratuko dena.

Aipatu informazio guzti hau, ahozko testigantzen grabazioetatik lortutako datuekin osatu da, gertakari guzti hauek lehen pertsonan bizi zituztenen, edota ahozko transmisioaren bitartez familiartean edota hiritarren artean gorde diren testigantzak ezinbestekoak baitira Fondo dokumental hau hornitzeko eta osatzeko.

Informazio iturri dokumental hauez gainera, errepresio modalitateak zehaztu eta deskribatzeko helburuarekin, gai hau ikerketa motibo duen bibliografiaren hustuketari ekin zaio. Erreferentzia bibliografikoen artean "Navarra 1936. De la Esperanza al terror" liburua dugu nagusienetarikoa, Nafarroako oroimen kolektiboaren berreskuratzearentzat giltzarri baita, zeinetan herriz herriko errepresioari buruzko zerrenda, erreferentzia dokumental eta ahozko testigantzak jasotzen dira.

Aurkezten ari garen proiektu hau dinamikoa da, hau da, datuen etengabeko berritze, osatze eta zuzentze prozesuan murgildurik dago. Proiektu hau irekia da, gizarte osoari irekia, herritar eta eragileen ekarpenak, datu zuzenketak edota informazioa berrosatzeko, Nafarroako Oroimen Historikoari buruzko Fondo Dokumentala eraikitzeko helburua guztion artean garatu ahal izateko, leihoak irekiak dituena.

IKERTZAILE TALDEA

Recuperando Memoria Berreskuratzen proiektuan parte hartzen duten ikertzaile taldea, Emilio Majuelo Gil, historian Doktore eta NUPeko irakaslea denak kudeatze tekniko eta zientifikoa du bere gain; eta Fernando Mendiola Gonzalo, historian Doktore eta NUPeko irakaslearen esku dago proiektuaren koordinazioa. Lan taldea, bi historialari eta oroimen kolektibo gaietan aditu ikertzaileez osatzen da: Gotzon Garmendia Amutxastegi eta Juan Carlos García Funes.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Batzorde Teknikoa

Ikertzaile talde honen osatze eta laguntza bideratzeko Nafarroako Unibertsitate Publikoko jakintza arlo askotariko ikerlari eta irakasleez osatua dagoen Batzorde Zientifiko bat eratu da:

  • JUAN MADARIAGA ORBEA: Historia Garaikideko Irakasle Titularra.
  • FRANCISCO MIRANDA RUBIO: Historia Garaikideko Irakasle Titularra.
  • ROLDAN JIMENO ARANGUREN:Zuzenbide Publikoko Irakasle Titularra.
  • JOSEBA DE LA TORRE CAMPO: Erakunde Ekonomikoen Historiako Katedraduna eta Irakaslea.
  • JOSÉ MIGUEL LANA BERASAIN: Historia eta Erakunde Ekonomikoetako Irakasle Titularra.