__('Fondo Documental de la Memoria Histórica en Navarra')

Nafarroako Oroimen Historikoari Buruzko Dokumentazio Fondoa

Hizkuntzak: Castellano Euskera

2016-01-15

Nafarroako memoria historikoaren azterketan 11.000 erreferentziatik gora bildu dituzte

Nafarroako memoria historikoaren azterketan 11.000 erreferentziatik gora bildu dituzte



Bizilekua oinarri hartuta aztertu du lurraldeko memoria historikoa Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa taldeak. Jasotako datuak datu base batean jaso ditu, sarean. Guztira 11.300 erreferentzia bildu dituztela adierazi du gaur Nafarroako Parlamentuan Emilio Majuelo irakasle eta ikerketa taldeko kideak. Baina datua handitu egingo dela aurreratu du, oraindik 80.000 dokumentutik gora baitituzte aztertzeko. Horiei, frankismo garaiko azterketatik jasotakoak gehitu beharko zaizkie, oraindik ez baitira hasi garai hori aztertzen. (...)

Berria

2013-12-11

JARDUNALDIAK.

Errepresio frankista: berrikuspen bat



2013KO ABENDUAK 12 / 13

Nafarroako Oroimen Historikoari buruzko Dokumentazio Fondoa sortu eta garatzeko erabili den dokumentazioa kontsultatu eta aztertzean aurki genezaken zailtasun metodologikoaz hitz egiteko honako jardunaldiak antolatu dira zeinetan antzeko proiektuetan lane.

LEKUA

Gorostiak Eraikina. Batzar-Aretoa. Geografia eta Historia Saila

ANTOLATZAILEA

Nafarroan jasandako errepresioaren Oroimen Historikoaren Dokumentazio Fondoa Recuperando Memoria Berreskuratzen

HARREMANETARAKO:

Helbide elektronikoa: fondo.memoriahistorica@unavarra.es

Telefonoa: 948169415

Jardunaldien Triptikoa

2013-12-10

Nafarroako Oroimen Historikoaren Fondo Dokumentala aurkeztu da



Nafarroako Oroimen Historikoaren Fondo Dokumentala, “Recuperando Memoria Berreskuratzen” izendapenaz ezagutzen den proiektuaren web orria, herritar ororen esku dago atzotik.

Berrien estekak:


Diario de Noticias
Europa Press
Berria
Diario de Navarra
UPNA

2013-11-22

Unibertsitate publikoak eta Legebiltzarrak Fondo Dokumentalaren aurkeztuko dute abenduak 9an.



Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Nafarroako Legebiltzarrak abenduaren 9an Nafarroako Oroimen Historikoari buruzko Fondo Dokumentalaren aurkezpena egingo da.

Hamarna milaka dokumentu hustuak eta aztertuak izan dira, izaten ari dira eta izango dira. Informazio guzti hau zuzendua eta balioztaturiko ondorengo datuak izango dira gizarte aurrean eta web orriaren bitartez erakutsiko direnak.

Herri edota familia bakoitzeko oroimen historikoa osatzeko ezinbestekoak diren ahozko testigantza eta elkarrizketen bitartez lorturiko datuekin osatu da, hauen bitartez lortu ahal izango da proiektuaren fondo dokumentala osatzea.

2013-09-28



2009-02-12

Oroimen Historikoari buruzko fondo dokumentala osatzeko NUP ekin hitzarmena sinatzea onartu da



Nafarroako Legebiltzarreko osoko bilkurak Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin hitzarmena sinatzeko erabakia hartu du, Oroimen Historikoari buruzko fondo dokumentala osatu eta gerra zibilean eta frankismoan Nafarroan gertaturikoaz hiritarren sentsibilitatea bultza dadin. Erabakia NaBai, PSN, CDN eta IUN taldeen arteko adostasunezko erresoluzioak jaso duen aldeko bozka esker onartu da, bozketan UPN abstenitu egin da.

Nafarroako Parlamentukoo Aldizkari Ofiziala Diario de Navarra